Udalak 2014-2015 ikasturterako pilates eta dantza ikastaroetarako izen emateko epea zabaldu du. Bi ikastaroak urrian hasiko dira. Pilateseko ikastaroak iazko egutegi eta ordutegia mantenduko du; astelehen eta asteazkenetan izango da, 20:00etatik 21:00etara, eta hilean 22 euro ordaindu beharko dira. Dantzako ikastaroan, berriz, talde bakoitza ohiko egunak mantenduko ditu aurten ere, eta baita ordutegia ere. Kuota iazko berdina izango da. Bi ikastaroetan izena emateko epea bihar, ostiralean, amaituko da.
Udalak jakin beharra du ikastaro honetara joango diren ikasleen kopuru zehatza, izan ere, 10 ikasle baino gutxiagok emanez gero izena, ikastaroa bertan behera geldituko litzatekeela jakinarazi du irakasleak. Hala ere, jende gutxiagok emanez gero izena ikastaro honetan, udalak beregain hartuko luke falta den kopurua.