Uli Mankomunitateko dinamizatzaileak ari dira ekimena gauzatzen. Leaburun bi saio egin dituzte, eta Txaraman beste bi. Azken honetan, gaur egingo dute hirugarren saioa. Aurrekoetan egin bezala, auzoko adinekoak deitu dituzte gaurko, 16:30ean, eskolan. Garai bateko herriko pasadizoak gogoratuko dituzte denen artean, eta horrela pixkanaka historia idatziko dute. Udaletik nahiz Uli Mankomunitatetik txaramar guztiak animatu dituzte bileran parte hartzera.