San Pedroetako programaziorako marrazkien bila

Ataria 2014ko maiatzaren 26a

Ostiral arratsaldean Leaburuko liburutegian herriko gaztetxoenentzat marrazki leihaketa egin zen. Artista txiki hauek Leaburuko festak irudikatu zituzten beraien marrazkietan dantzari, bertsolari, herri kirolak eta suziriekin festa giroa jarriaz. Gaiaz gain, txukuntasuna, bizitasuna eta originaltasuna baloratu zituen epaimahiak, eta bitartean, txokolate eta bizkotxoak dastatzeko aukera izan zuten txikienek.

Saioari amaiera sari banaketarekin eman zitzaion. Izadi, Ibai eta Oihanen marrazkiak aukeratu ziren San Pedro jaietako programazioan jartzeko. 22 partaideentzat saritxo bana izan zen, eta guztiekin erakusketa egingo da herriko jaietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!