18:00. Traineras, pasión por el remo dokumentala eskainiko dute. Telmo Iragorriren lana ikusteko aukera izango da erabilera anitzeko gelan, eta, ondoren, zuzendariarekin solasaldia egingo dute.
17:00. Koadernaketa tailerra egingo dute liburutegian. Helena Agell izango da saioaren arduraduna, eta Irakurritako liburuak, bizitako liburuak izango da tailerraren gaia. Zazpi urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, heldu baten laguntzarekin.
Eskolako erabilera anitzeko gelan Nora Salbotxek 'Hezitopia' liburua aurkeztuko du
'Eskailerapekoa' Idoia Torregarai eta Mirari Martiarekinarekin. Gazte eta helduei zuzenduta.
09:30. Mendi irteera. Gure inguruneak garbi mantentzea izango dute helburu. 16:30. Liburu truke armairua aurkeztuko dute udaletxeko atarian. Liburuak trukatzeko armairua prestatuko dute horretarako.
11:00 - 14:00. Bigarren eskuko eta truke azoka egingo dute Larraulgo plazan. Arropa, liburuak, jostailuak, apaingarriak eta etxeko tresnak izango dira, besteak beste, trukatu edo saltzeko. Azokaren helburua erabilitako objektuei beste bizitza bat ematea eta kontsumo arduratsua sustatzea da. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo dute. 18:00. Talo eta gaztaina jatea egingo dute elkartean. Taloak jateko eta zerbitzatzeko izena eman beharko da.
11:00. Autodefentsa tailerra egingo dute erabilera anitzeko gelan. Adin guztietako emakumeei zuzendutako saioa izango da.
17:00. Euskara eta biok liburuaren aurkezpena egingo dute liburutegian. Andrea Bella izango da aurkezpenaren arduraduna.