Koadernaketa saioa egin dute kultur astean

Tolosaldeko Ataria

Argazkiak: Iker Aldalur Iribar

Larraulgo kultur astearen barruan eskuzko koadernaketa saioa egin zuten atzo. Villabonan bizi den Helena Agell artisauak eman zuen tailerra.                   

Hauek dira kultur egitarauaren barruan datozen egunotarako iragarritako ekitaldiak:

  • Azaroak  19, osteguna
    • 17.30. Eskolako erabilera anitzeko gelan Nora Salbotxek Hezitopia liburua aurkeztuko du.
  • Azaroak 20, ostirala
    • 18:30. Eskailerape(k)oa izeneko monologoak eskainiko dituzte Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraiak.
  • Azaroak 21, larunbata
    • 09:30. Mendi irteera. Gure inguruneak garbi mantentzea izango dute helburu.
    • 16:30. Liburu truke armairua aurkeztuko dute udaletxeko atarian. Liburuak trukatzeko armairua prestatuko dute horretarako.
  • Azaroak 22, igandea
    • 11:00 - 14:00. Bigarren eskuko eta truke azoka egingo dute Larraulgo plazan. Arropa, liburuak, jostailuak, apaingarriak eta etxeko tresnak izango dira, besteak beste, trukatu edo saltzeko. Azokaren helburua erabilitako objektuei beste bizitza bat ematea eta kontsumo arduratsua sustatzea da. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo dute.
    • 18:00. Talo eta gaztaina jatea egingo dute elkartean. Taloak jateko eta zerbitzatzeko izena eman beharko da.
  • Azaroak 28, larunbata
    • 11:00. Autodefentsa tailerra egingo dute erabilera anitzeko gelan. Adin guztietako emakumeei zuzendutako saioa izango da.
  • Abenduak 2, asteazkena
    • 17:00. Euskara eta biok liburuaren aurkezpena egingo dute liburutegian. Andrea Bella izango da aurkezpenaren arduraduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!