Larraulgo kultur astearen barruan, Oiongo Valdemar upategira bisita egingo dute larrauldarrek azaroaren 14an.
Larrauldik, 09:30ean aterako dira eta 20:00etan itzuliko dira. Izena emateko, whatsapa bidali edo deitu beharko da honako zenbakira: 676 03 58 98. Katillutxulo elkarteko kontu korrontean egin beharko da izen ematea azaroaren 10a baino lehen, eta ordainketa egin arte ez da izen ematea behin betikoa bihurtuko. 76 euroko prezioan autobusa, upategira bisita, pintxoak eta bazkaria sartuko dira.
Herritar eta elkarteko bazkideek lehentasuna izango dute izen emateko; behin autobusa beteta ezingo du inork gehiago izena eman.