Azaroaren 7an, Mirian Loidi artisauak artilea lantzeko tailer berezia eskainiko du Larraulen. Artilea lantzen ikasi eta artilezko ontzi bat sortu nahi dutenentzat izango da ikastaroa.
Landa eremua, artisautza, diseinua eta sormena gustuko dituztenei zuzenduta dago tailerra. Izena eman nahi dutenek mloidizulet2@gmail.com helbidera idatzi edo 634 28 93 27 telefono zenbakira deitu beharko dute. Azaroaren 3a izango da izena emateko azken eguna.
Ikastaroa Urkipe etxolan egingo dute, eta 50 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.