Igogailua jarriko dute Larraulgo udaletxean irisgarritasun baldintzak hobetzeko. Solairu guztiak komunikatuko dituen igogailu irisgarria jarriko dute.
Lehen oinean elbarrientzat komun bat egokituko da, eta bulegoetarako ateak irisgarritasun irizpideak beteko ditu.
Erein programaren barruan Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko du lanak. 110.000 euro inguruko aurrekontua du igogailua jartzeak eta 67.000 euroko laguntza jasoko du udalak Eusko Jaurlaritzatik.