Larrauldarren eguna da gaur: San Esteban Eguna. Herriko festetako egun handia. Hala, goizean, meza nagusia egin dute elizan, eta eguerdian, hamaiketako herrikoia Ekomuseoaren atarian. 80 lagun inguru elkartu dira gosea berdintzeko. Salda, haragi egosia, txorizo egosia, ardoa, sagardoa eta ura izan dituzte aukeran.
Arratsaldean jarraipena izango du festa giroak, eta honakoa da prestatuta duten egitaraua:
- 17:00. DJ Nai, Mugi Boogie! (3-12 urteko haurrentzat familiekin).
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 19:30. Peppermint sextet taldearen kontzertua.
- 21:00. Barrikotea.