Aurrera doaz sanestebanak Larraulen. Etzi izango dute egun handia, eta gaur arratsaldean adin guztietako herritarrentzako moduko ekitaldiak izan dira. Haurrek askotariko puzgarriak izan dituzte frontoian; goizean ere izan dira. Helduek, berriz, karta-jokoan igaro dute arratsaldea, mus txapelketa egin baitute Ekomuseoaren atarian. 40 bikotek parte hartu dute eta ez da nolanahiko txapelketa izan. Izan ere, asko zegoen jokoan. Honakoak izan dira lehen lau bikote sailkatuen sariak:
- Txapela eta 350 euro
- 250 euro
- 150 euro
- 50 euro
Laster, herri afariarekin hasiko dira. Aurten, txerri jatea izango dute. Aurrez, herriko gazteen eta haurren arteko herri kirol saioa egin dute. Gauean, berriz, DJ Nazak girotuko du herriko plaza, eta gauerdian baratxuri zopa egingo dute.
Biharko eta etziko egitaraua hemen.