Pregoilaria proposatzeko aukera dute herritarrek

Ataria 2026ko uztailaren 2a

Uztailaren 10era arte aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek euren hautagaiak.

Larraulen San Esteban eta San Bartolome jaiak ospatuko dituzte abuztuan. Festetako pregoilaria izango den pertsona edo taldea proposatzeko aukera dute orain larrauldarrek.

Proposamenak uztailaren 10era arte aurkez daitezke, kultura@larrual.eus helbidera mezu bat bidalita edo 634 289 327 telefonora deituta nahiz WhatsApp bidez mezua bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!