Txuringadi errotara bisita egingo dute

Ataria 2026ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 12a baino lehen eman beharko da izena. Maiatzaren 17an izango da bisita, 11:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Erroten Egunean, maiatzaren 17an, Larraulgo Txuringadi errotak ateak irekiko ditu. Plazatik 10:30ean atera, eta paseotxo bat emanaz, gerturatuko dira errotara. Antolatzaileek jakinarazi dute, euria egingo balu, Asteasuko Lamiategiko aparkalekutik abiatuko direla.

11:00etan hasiko da bisita. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, maiatzaren 12a baino lehen. Hiru euro ordaindu beharko dira bisitako –umeek doan izango dute–. Erreserbak egiteko 634 289 327 telefonora deitu edo whatsapa idatzi beharko da, edo bestela mezua bidali,  kultura@larraul.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!