Kirol astea egingo dute maiatzaren 8tik 10era

Ataria 2026ko apirilaren 28a

Halterofilia, xakea, arte martzialak eta toka izango dira aurtengo kirol asteko ardatza.

Larraulgo Udalak, aurten ere, Kirol Astea antolatu du maiatzaren 8tik 10era.

Asteburu horretarako honako hau da antolatu duten egitaraua:

  • Maiatzak 8, ostirala

    • 17:30 - 19:00. Danok Danenaren gaztetxoen altxaldi saioa parkean.
  • Maiatzak 9, larunbata

    • 10:30 - 12:30. Parkean David Parronekin aldi bereko xake partidak parkean.
  • Maiatzak 10, igandea

    • 10:30 - 11:30. Txurun Lopezekin haur eta helduentzako arte martzialak parkean.
    • 12:00 - 13:00. Plazan toka saioa. Parte hartzea librea da.

Arte martzialean saioan izena emateko, maiatzaren 6a baino lehen deitu edo mezua bidali beharko da 634 289 327 telefono zenbakira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!