Martxoaren 28an Aiztondoko Klasika “Patxi Alkorta Memoriala” ospatuko da, irteera Alkizatik 10:00etan eta helmuga Larraulen 13:15-13:45 aldera izango du.
Larraulen helmuga izango denez, eguerdian bidea moztu egingo dute, txirrindulari guztiak helmugara sartu eta sari banaketa egin arte. Aparkaleku arazoak ekiditeko, ibilgailuak garajeetan gorde ditzaten eskatzen die udalak herritarrei, hirigune guztian ibilgailurik ez baitu egon behar kanpoan. Ezinezkoa den kasuetan, Larraulgo herritarrek pilotalekuan aparkatzea izango dute, baldin eta frontoian antolatzaile bat badago ibilgailuak nola aparkatu adierazteko.