Artisau eta nekazariek hartu dute Larraulgo plaza

Leyre Carrasco 2025eko azaroaren 23a

Kultur astearen barruan, azoka egin dute goizean Larraulen; hamabost postu inguru izan dira plazan, eta herritar ugari bildu dira horien bueltan.

Larraulen kultur astea egiten ari dira eta gaur, azoka eguna izan dute. Hala, goizean, artisau eta nekazari ugari bildu dira plazaren bueltan; hamabost postu inguru izan dira, eta denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da horietan. Horrez gainera, jan-edana ere izan da, eta herritarrek egindako pintxoak saltzen aritu dira.

Datorren larunbatean amaituko da Larraulgo kultur astea, eta ordura arte izango da zertaz gozatu bertan. Gaur, esaterako, Eneko Gutierrezek Izeba Felixaren irratia izeneko magia ikuskizuna eskainiko du, 16:30etan, eta ondoren, talo eta gaztaina jatea egingo dute, 18:00tan, Katilutxullo elkartean.

Amaitzeko, azaroaren 29an, Lola Altolagirrek Arto hostoaren trentza izeneko tailerra eskainiko du, 10:00etan, Ekomuseoan.

 

Erlazionatuak

Azoka egin dute Larraulen

Leyre Carrasco 2025 aza 23 Larraul

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!