Leizeta lehengoratzeko lanen inguruan aritu dira kultur astean

Ataria 2025eko azaroaren 22a

Eskolako umeek eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak parte hartu zuten Lurpea Garbi elkartekoek emandako hitzaldian.

Larraulgo kultur astearen barruan atzo hitzaldia eman zuten Lurpea Garbi elkarteko kideek kultur etxean. 30 pertsona inguru joan ziren hara entzule gisa eta elkarteko kideez gain, eskolako haurrek ere parte hartu zuten saioan.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko  Jasangarritasuneko diputatuak ere parte hartu zuen atzoko saioan.

Asteburuan jarraituko du kultur asteak Larraulen. Honako ekitaldiak dauzkate prestatuta:

  • Azaroak 22, larunbata
    • 09:30. Hernialdeko Aizkoate kobazulora irteera egingo dute.
    • 16:30. Mural margotzea Olivia Sanchezekin.
  • Azaroak 23, igandea
    • 11:00. Artisau eta ekoizle azoka.
    • 16:30. Eneko Gutierrezek Izeba Felixaren irratia izeneko magia ikuskizuna eskainiko du.
    • 18:00. Katilutxullo elkartean talo eta gaztaina jatea egingo dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!