Kultur astea ekitaldiz beteta dator

Ataria 2025eko azaroaren 18a

Ekimenen gehienetan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.

Larraulen kultur astea egiten ari dira astelehenetik. Gaur doluaz hitz egiteko hitzaldia antolatu dute eskolan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, kultura@larraul.eus helbidean edo 634 28 93 27 telefonoan. Azaroaren 21ean, berriz, Lurpea Garbi elkartekoen txanda izango da eta hitzaldian ez da aurrez izena eman beharko; edukiera bete arte sartu ahal izango da bertan.

Gau horretan bertan, kantu afaria izango da Imanol Kamio eta herriko Aitor Atxegaren eskutik. Ostatuan egingo dute afaria, baina kopuru minimoa osatzen ez bada bertan behera geratuko da. 20 euroan jarriko dituzte txartelak salgai Zirta ostatuan bertan, azaroaren 17ra arte.

Larunbatean Aizkoate kobazulora irteera antolatu dute. Larrauldik Hernialdera joateko eta kotxeak antolatzeko aurrez izena eman beharko da, baita arratsalde horretan bertan egingo duten mural margotzean ere. Eskolako horma da margotuko dutena.

Amaitzeko, hilaren 29an tailerra antolatu dute Lola Altolagirreren eskutik. Ehungintzako artista eta ikertzailea da eta arto-hostoekin alfonbrak egiteko antzinako teknika erakutsiko du. Plaza mugatuak izango dira eta parte hartu nahi dutenek 626 65 62 16 telefonoan edo whatsapez 634 289 327 telefonoan eman beharko dute abisua. 65 euroko ekarpena egin beharko da tailerrean parte hartzeko.

Egitaraua

  • Azaroak 18, asteartea
    • 19:00. Ainara Urdanpilleta eta Yaiza Ruizek eskolan Dolua eta galera izeneko hitzaldia emango dute.
  • Azaroak 21, ostirala
    • 19:00. Eskolan Lurpea Garbi elkartekoek Leizeta lehengoratzeko garbiketa lanak hitzaldia emango dute.
    • 21:00. Aitor Atxegak eta Imanol Kamiok Ostatuan kantu afaria egingo dute. Txartelak azaroaren 17ra arte salgai.
  • Azaroak 22, larunbata
    • 09:30. Hernialdeko Aizkoate kobazulora irteera egingo dute.
    • 16:30. Mural margotzea Olivia Sanchezekin.
  • Azaroak 23, igandea
    • 11:00. Artisau eta ekoizle azoka.
    • 16:30. Eneko Gutierrezek Izeba Felixaren irratia izeneko magia ikuskizuna eskainiko du.
    • 18:00. Katilutxullo elkartean talo eta gaztaina jatea egingo dute.
  • Azaroak 29, larunbata
    • 10:00. Ekomuseoan Lola Altolagirrek Arto hostoaren trentza izeneko tailerra eskainiko du. Izen emateak hilaren 21era arte egin ahal dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!