Gurasoei zuzendutako saioa egingo dute ostegunean

Ataria 2025eko urriaren 13a

Ostegunean, urriaren 16an, erabilera anitzeko gelan egingo dute tailerra, 17:30ean hasita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gaztematikaren bidez hitzaldia antolatu du Larraulen Treba Gurasoek ekimenaren barruan. Gure emozioak kudeatzen, seme alaben bidelagun izateko izenburua eramango du Miren Rosek ostegunean emango duen hitzaldiak.

Haurren gurasoei zuzendutako saioa izango da eta izen ematea aurrez egin beharko da kultura@larraul.eus posta elektronikoan edo 634 289 327 telefonoan. Ostegunean, urriaren 16an, erabilera anitzeko gelan egingo dute tailerra, 17:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!