Eñaut Urkaregi bosgarren, Europako Txapelketako erlojupekoan

Ataria 2025eko urriaren 2a

Eñaut Urkaregi, Europako Txapelketako erlojupekoan parte hartzen. RFEC

Txirrindulari larrauldarrak atzo parte hartu zuen erlojuaren aurkako proban, eta gutxigatik ez zen sartu podiumean.

Munduko Txapelketa amaitu berritan, Eñaut Urkaregi txirrindulari larrauldarra junior mailako Europako Txapelketan murgilduta dago. Atzo parte hartu zuen erlojuaren aurkako proban, eta bosgarren postua lortu zuen. Ibilbidearen 24 kilometroak 31.45eko denboran egin zituen, dominetatik 30 segundotara eta Michiel Mouris txapeldunarengandik 55 segundotara. «Indarrak ondo egokitu ditut, eta neukan dena eman dut. Podiuma segundo gutxira egon da, baina pozik nago lehen bost postuetan sartuta», esan zuen larrauldarrak proba bukatu berritan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!