Haurren gurasoei zuzendutako tailerra antolatu dute

Ataria 2025eko irailaren 29a

Urriaren 18an egingo dute tailerra erabilera anitzeko gelan. Aurrez eman beharko da izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gaztematikaren bidez Treba Gurasoak. Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko tailerra antolatu dute Larraulen. Urriaren 18an izango da erabilera anitzeko gelan, 17:30etik aurrera.

Haurren gurasoei zuzendutako tailerra izango da eta izena eman nahi dutenek telefonoz egin dezakete 634 289 327 telefonoan edota kultura@larraul.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!