Junior mailan ari da lehiatzen Urkaregi eta gaur arratsaldean erlojuaren aurkako saioa izan du. Ez du bere maila onena eman ahal izan, eta 28. postuan amaitu du proba larrauldarrak, irabazlearengandik bi minutu eta hogeita bi segundora.
Beste aukera bat izango du Urkaregik bere maila erakusteko Munduko Txapelketan, ostiralean errepideko proba izango baita jokoan. 14,9 kilometroko zirkuituari zortzi itzuli emango dizkiote txirrindulariek, guztira 119,3 kilometro eginez. Gainera, 2.435 metroko desnibel positiboa izango du lasterketak.
Eñaut Urkaregi, erlojupekoaren saioaren helmuga pasa berritan. RFEC
