Eñaut Urkaregik zilarrezko domina lortu du Munduko Txapelketan

Ataria 2025eko abuztuaren 23a

Eñaut Urkaregi, ezkerrean, sari banaketan. RFEC

Txirrindulari larrauldarrak bakarkako jazarpenean lortu du txapeldunorde izatea, eta Espainiako marka ezarri du.

Junior mailako Munduko Txapelketa jokoan da egunotan Apeldoornen (Herbehereak), eta tazo Eñaut Urkaregi larrauldarrak zilarrezko domina lortu zuen bakarkako jazarpenean. Urkaregi finalerako sailkatu zen Espainiako marka hobetuz, eta 3.10,040ko denboran utziz. Domina ziurtatuta, finalean Alessio Magagnotti italiarraren aurka aritu zen, baina ezin izan zuen gainditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!