Larraulgo jaiak 2025

Ura, txikienen gozamenerako

Ataria 2025eko abuztuaren 1a

Jaien hasierako txupinazoa eta pregoia bota ondotik, buruhandiak atera eta ur parkea zabaldu dute haurrentzat.

Larraulen gaur eguerdian hasi dituzte San Esteban jaiak, eta hasierako ekitaldiaren ondoren gozokiak bota, buruhandiak atera eta haurrentzako ur parkea zabaldu dute. Uda girorik handiena izan ez badute ere, algaraka aritu dira herriko gazteenak txirristen behera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!