Larraulgo jaiak 2025

Pello Joxepe jaitsi eta hasi dute festa

Ataria 2025eko abuztuaren 1a

Festen hasierako pregoia Gure plaza Txo! ekimenean parte hartu duten gazteek bota dute.

Gaur hasi dituzte herriko jaiak Larraulen, eta ohi bezala suziria bota ondotik jaitsi dute Pello Joxepe kanpandorretik plazara. Bidean trabaren bat edo beste izan du, baina berehala konpondu eta Lasko txarangaren doinuekin hasi dituzte herriko jaiak.

Gure plaza Txo! ekimenean parte hartu duten gaztetxoek irakurri dute festen hasierako pregoia, eta segidan gozokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!