Lau egunetan, San Esteban jaietan murgilduko dira larrauldarrak. Txupinazoa bota eta Pello Joxeperen jaitsierarekin batera emango diete hasiera Larraulgo jaiei. Txupinazo osteko festari jarraipena, umeen egunarekin emango zaio. Goizeko egitaraua, haurrei zuzendutako ur jolasekin eta bazkariarekin osaturik egongo da. Bazkaldu ostean, puzgarrietan jostatzeko eta Bonba bat naiz ikuskizunaz gozatzeko indarrak hartuta helduko dira umeak. Lehen egunari amaiera, gazteen herri kirol saioarekin, barrikotearekin eta Bada Giro taldearen erromeriarekin emango zaio.
Abuztuaren 2a, larunbata, haurren eta afizionatu mailako pilota partidekin eta sagardo dastaketarekin hasiko da. Arratsaldeari dagokionez, larrauldarrek paella janez eta musean jokatuz jarraituko dute festan. Gauean, herri afaria amaitzearekin batera, DJ Adarrakek alaituko du gaua.
Jaietako lehenengo santuaren eguna, San Esteban eguna, abuztuaren 3an izango da. Egunari ekiteko, haurren abileziak proban jarriko dira ginkanarekin, eta bien bitartean, helduek, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, punta-puntako lau bertsolari ariko dira saioa eskaintzen: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Bertsolarien ostean, Izer eta Alabier trikitilariek girotutako barrikotearekin emango zaio amaiera egunari.
21 eguneko etenaren ostean, abuztuaren 24an, San Bartolome eguna ospatuko dute Larraulen. Goizean, meza nagusia amaitzearekin batera, hamaiketako herrikoia egingo dute plazan. Arratsaldean herritarren arteko Euskal Dantza Lehiaketa egingo da lehen aldiz eta jarraian, orgatilaren zozketa egingo da. Amaitzeko, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaitutako sardina dastaketarekin emango zaio itxiera San Bartolome egunari.
EGITARAUA
- ABUZTUAK 1, OSTIRALA
- 11:00. Pello Joxeperen jaitsiera txupinazoarekin batera.
- 11:00. Lasko txaranga
- 11:30. Ur jolasak.
- 14:00. Haur eta gazteen bazkaria.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:30. Bonba bat naiz ikuskizuna.
- 19:00. Herri kirolak.
- 21:00. Barrikotea.
- 22:15. Bingo musikatua.
- 23:15. Erromeria Bada Giro taldearekin.
- ABUZTUAK 2, LARUNBATA
- 10:30. Pilota partidak.
- 12:30. Sagardo dastaketa.
- Jarraian. Toka txapelketa.
- 14:30. Paella jana.
- 16:00. Mus txapelketa.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:00. DJ Adarrakekin dantzaldia.
- ABUZTUAK 3, IGANDEA. SAN ESTEBAN EGUNA
- 11:00. Meza nagusia.
- Jarraian. Haurrentzako ginkana.
- 12:00. Hamaiketakoa.
- 18:30. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
- 20:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
- 21:00. Barrikotea.
- ABUZTUAK 24, IGANDEA
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Hamaiketako herrikoia.
- 17:00. Herritarren arteko Euskal Dantza Lehiaketa.
- 19:00. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
- 20:00. Orgatilaren zozketa.
- 20:30. Sardina jatea.