Larraulgo herri eskolako ikasleek, irakasleen, herritarren eta familien laguntzarekin, Doinuak bidean izeneko emanaldi berezia eskaini zuten joan den ekainaren 12an.
Ekimena ikasturte amaierako ospakizunen barrukoa da, pasa den urtean bezala, oholtza gainean eskola txikienak laguntzen, pasa den urteko gonbidatu berdinak izan ziren: Inar Sastre eta Xabi Zeberio. Gerturatukoek haurrek prestatutako musika eta doinu ederrez osaturiko saioaz gozatzeko aukera izan zuten. «Emanaldia eskolako komunitate osoaren lan eta ilusioaren emaitza izan da, herritarrek ere parte hartuz», nabarmendu dute eskolako ordezkariek.
Aurtengo saioan, agur festa ere egin zitzaien beraien ibilbidea Larraulgo herri eskolan amaitutzat ematen duten bi ikasleei. Datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzatik instituturako saltoa egingo duten haur hauek txalo artean jaso zuten komunitatearen omenaldia, haien ibilbideari aitortza eginez eta etapa berriari ongietorria emanez.
Irakasleek nabarmendu dutenez, Doinuak bidean proiektuaren helburua ez zen soilik arte eszenikoak lantzea, baizik eta «elkarlana, sormena eta herrigintza» sustatzea ere. Haurrek eta helduek elkarrekin sortu eta eraiki dute ikuskizuna, eta horrek komunitateko kideen arteko lotura indartu du.
Parte hartu zuten familiek eta herritarrek ere eskertu zuten aukera hau, umeen lana ikusgai jartzeaz gain, elkarrekin ospatzeko eta harremanak sendotzeko aukera ere eman baitzuen ekitaldiak.