Giro ederrean agurtu dute Kirol Astea Larraulen

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 11

Goizean, yoga ikastaroa egin dute Urkipen, eta ondoren, parke berrian, oreka eta akrobazia saioa izan da Txitatokiko lagunekin.

Larraulgo Udalak, ohi moduan, Kirol Astea antolatu du. Hain justu, ostegunean abiatu zituzten ekintzak eta gaur arte izan dute zertaz gozatu herritarrek. Esaterako, goizean, Nekane Santamariak yoga ikastaroa eskaini du Urkipen, eta guztira, sei lagun izan dira meditazio saioaz gozatzen.  Horren ostean, parke berrian, oreka eta akrobazia saioa izan da Txitatokiko lagunekin batera. Giro ederrean aritu dira haur, gazte zein heldu ugari zirku teknika ezberdinak ikasten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!