Ostegunean abiatuko dute Kirol Astea

Ataria 2025eko maiatzaren 6a

Larraulgo Kirol Asteko ekitaldietan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena 634 289 327 telefonoan.

Larraulgo Udalak prest du aurengo Kirol Astea. Ostegunean abiatuko dira ekitaldiak eta igandera arte iraungo dute. 

Ostegun arratsaldean, 18:00etan, eta herriko frontoian, boleibola praktikatzeko aukera izango dute interesa dutenek Neskide taldekoekin baera. Ostirlaean atseden hartu ondoren, bi ekimen programatu ditu udalak larunbaterako eta igandea izango da Kirol Astearen azken eguna. Maiatzaren 11n, 10:00etan, Nekane Santamariak yoga saio bat eskainiko du Urkipen; eta 11:30ean, aldiz, parke berrian, oreka eta akrobazia saioa izango da Txitatokiko lagunekin. 

Udalak jakinarazi du parte hartzea doakoa izango dela ekitaldi guztietan, baina osteguna dela izen emateko azkeneko eguna. Horretarako 634 289 327 telefonora deitu beharko da edo mezua bidali.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!