Kultur asterako egitaraua aurkeztu dute Larraulen

Ataria 2024ko azaroaren 15a

Besteak beste, azaroaren 22an, balio anitzeko espazio berriaren inaugurazioa egingo dute. Hitzaldiak, herri bazkariak, bertso afariak, kontzertuak eta liburu aurkezpenak egingo dituzte.

Egitaraua

  • Azaroak 18, astelehena
    • 17:00. Liburutegian Liburu Baby Klubaren barruko ipuin kontaketa saioa.
  • Azaroak 20, asteazkena
    • 11:00. Liburutegian ipuin kontaketa, Betzaida Urtaza Elizbururen eskutik.
  • Azaroak 22, ostirala
    • 18:00. Balio anitzeko espazio berriaren inaugurazioa.
    • 19:00. Balio anitzeko eraikin berrian Josu Jauregi geobiologoak Geometria naturala ala sakratua hitzaldia emango du.
    • 20:30. Bertso afaria elkartean Unai Mendizabal eta Andoni Rekondorekin.
  • Azaroak 23, larunbata
    • 10:00- 13:00. Utsetako buelta markatzeko mendi-buelta.
    • 10:00 - 13:00. Mugikorrarekin egindako argazki rallya.
    • 14:30. Herri bazkaria plazan, norberak eramandako janariarekin.
    • 19:00. Aire Eire musika taldearen emanaldia elkartean.
  • Azaroak 24, igandea
    • 10:30 - 14:00. Artisau eta ekoizleen azoka.
    • 10:30 - 13:00. Gure Plaza Txo! ekimenak antolatutako pintxo lehiaketa.
    • 12:00 - 12:30. Herriko gaztetxoen eskutik dantza eta musika erakustaldia.
    • 18:00. Talo eta gaztaina jana elkartean.
  • Azaroak 27, asteazkena
    • 17:30. Koldo Rabadanek Superbotereak liburua aurkeztuko du herri eskolan. Ondoren mahai-ingurua izango da. Gorka Peñagarikano kazetariak gidatuko du saioa eta Nora Salbotxek (Amaiurko eskolako maistrak), Ainhoa Azpirotzek (Hik Hasiko koordinatzaileak), Irati Manzisidorrek (Eusakdiko Eskola Txikien koordinatzailek) eta Maitane Telletxeak (Zizurkilgo Mendigain eskolako zuzendariak)  hartuko dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!