Ayala Serrano: «Oso gogorra izan da proba»

Ataria 2024ko irailaren 26a

Ayala Serrano, ezkerretik bigarrena, Espainiako selekzioko beste kideekin.

Txirrindulari larrauldarrak tropel nagusian amaitu du junior mailako errepideko Munduko Txapelketa, 52. postuan helmugaratuz. 

Zurichen (Suitza) jokatu da gaur goizean junior mailako Munduko Txapelketa, eta bertan parte hartu du Ayala Serrano larrauldarrak Espainiako selekzioarekin. «Eguraldiak, euri asko egiten baitzuen, kokapenean asko eragin du», esan du larrauldarrak. Hasierako partea, hogeita bost kilometro inguru, lauak ziren, eta gero igoera bat zegoen, eta hor lasterketa «asko puskatu» dela azaldu du. «Nik pertsonalki ez ditut sentsazio onenak aurkitu karreran zehar. Ez dakit eguraldiarengatik edo, baina oso gogorra egin da karrera. Igoera asko txikiak ziren, oso esplosiboak, eta lasterketa orokorrean oso gogorra egin zaigu selekzioko guztiei; askok ez dituzte beraien sentsazioak aurkitu».

Paula Ostiz nafarra izan da selekzioko burua, eta berari laguntzea zen asmoa. Ezin izan diotela asko lagundu esan du Serranok. Ostiz berak lortu du ihesaldi batean sartzea, eta azkenenean esprintean bigarren postua lortu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!