Larraulgo jaiak 2024

Jaien azken txanpan murgildu dira Larraulen

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 4a

Sagardo dastaketarekin hasi dute San Esteban jaietako azken eguna Larraulen. Arratsaldean berriz, bertsolarien saioa eta trikitilariak entzuteko aukera izango dute.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 18:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana IGuaran eta Aitor Bizkarra. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • 20:00. Izer trikitilariak.
  • 21:30. Barrikotea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!