Larraulgo jaiak 2024

Emakume baserritarrak eta hamaiketakoa izan dira protagonista goizean

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 3a

Larraulgo jaien hirugarren egunari ekiteko, hamaiketako herrikoia egin dute elkartean. Aurretik, meza nagusia amaitzearekin batera, emakume baserritarrei omenaldi xume bat egin diete.

Larraulgo festetan San Esteban eguna da gaurkoa. Meza nagusia amaitzearekin batera, Larraulgo emakume baserritarrak omendu dituzte herriko plazan, eta «oso eskerturik» agertu dira herritarren aurrean. Ondoren, San Esteban egunean ohitura den moduan, herritarrak elkartera joan eta hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan dute.

Arratsaldean festak ez du etenik izango, eta eta beste zenbait ekintzez gozatzeko aukera izango dute gaur larrauldarrek:

 

  • 16:00. Mus txapelketa.
  • 18:00. Oh-pera ikuskizuna.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:00. DJ Arima Cool Tourrekin dantzaldia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!