Larraulgo jaiak 2024

Jolasean blai

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 2a

Larraulgo jaien lehen egunean euria izan da protagonista. Hala ere, hori ez da aitzaki izan festa eteteko, eta herriko txikienek ur jolasetan aritu dira goiz guztian zehar.

Adin guztietako herriko haur ugari bildu dira pilotalekuaren atzealdean zabaldu duten txirrista luzean. Eguraldia ez dute alde izan gaurkoan, eta askok ikustera bakarrik gerturatu dira. Hala ere, ur jolasetan ibiltzera animatu direnentzat euria ez da aitzakia izan bertan ez aritzeko. Honela, goiz guztian zehar ur jolasetan aritu dira.

Arratsaldean ere jolasean jarraitzeko aukera izango dute. Haur eta gazteen bazkariaren ondoren, puzgarriak izango baitituzte. Horren ostean, herri kirolen txanda izango da, 19:00etan. Iluntzean, berriz, Barrikotea eta Bide Batez taldearen kontzertuak izango dituzte, denen gozamenerako.

Bihar San Esteban Eguna ospatuko dute, eta egun guztian zehar izango da zertaz gozatu Larraulen. Egitarau guztia hemen ikusgai.

Erlazionatuak

Ur jolasak izan dituzte Larraulen

Leyre Carrasco 2024 abu 02 Larraul

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!