Bertso udalekuak egiten ari dira Larraulen

Ataria 2024ko uztailaren 9a

12 eta 13 urte arteko gaztetxoak igandera arte egongo dira Larraulen. Gainerako txandak Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin izango dira.

Bertsozale Elkarteak adin desberdinetako gazteentzat bertso udalekuak antolatu ditu. Euskal Herriko herrialde guztietako 159 gaztetxok eta 34 hezitzailek hartuko dute parte udalekuen 26. edizioan. 12 eta 13 urte arteko gaztetxoek egonaldia egiten ari dira Larraulen, igandera arte.

9-18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak elkartuko dira uztailean zehar txanda desberdinetan. Bigarren txanda uztailaren 15ean hasiko da eta 24an bukatuko da; 16 eta 18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira Bidarrain (Behe Nafarroan). Zuhatzan (Araban) elkartuko dira uztailaren 24tik 28ra 9 eta 11 urte artekoak eta bertso udalekuen azken txanda Uitzin (Nafarroan) izango da. Bertako aterpetxean elkartuko dira 14-15 urteko gazteak uztailaren 25etik 31ra.

Udalekuetako parte hartzaileen %80a bertso-eskola bateko kideak dira eta behin Zuhatzan bertso udalekuak lehen aldiz probatuta, ondorengo txandetan partaideen %75 dira bertso udalekuetara etortzea berriz hautatu dutenak. 

Egonaldi guztietan bertsolariak izango dira bisitan, gaztetxoekin jolastu eta bertsotan aritzeko afalosteko giroan. Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu bertso udalekuak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzako euskara saileran eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!