Errepidea moztuko dute ostegunean Villabona eta Larraul artean

Ataria 2024ko uztailaren 2a

Argazkia: Tolosaldea Turismo

Uztailaren 4ean, 10:00etatik 11:00etara moztuko dute errepidea, Larraulgo parke zaharrean jarriko duten erabilera anitzeko etxe mugikorra garraiatu ahal izateko.

Larraulgo Udalak jakinarazi duenez, Villabona eta Larraul arteko errepidea moztu egingo dute ostegunean, uztailaren 4ean, 10:00etatik 11:00etara. Itxiera hori beharrezkoa dela esan du udalak, parke zaharrean erabilera anitzeko espazio gisa erabiliko den etxe mugikorraren garraio berezia errazteko. 

Udalak herritarrei eskatu die, eragozpenak saihesteko, joan-etorriak mozketaren arabera planifikatzeko eta aldez aurretik eskerrak eman dizkie kolaborazioagatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!