Autodefentsa feminista tailerra eta Andragoraren aurkezpena egingo dituzte Larraulen

Ataria 2024ko ekainaren 13a

Ekainaren 22an Emaginek autodefentsa feminista tailerra eskainiko du Larraulen eta ekainaren 25ean Andragoraren aurkezpena egingo dute herrian.

Autodefentsa feminista tailerra egingo dute ekainaren 22an herriko erabilera anitzeko gelan. Emagin elkartekoek emango dute tailerra. Herriko emakume guztiei irekia dago saioa eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena liburutegian. Ekainaren 17a izango da azkeneko eguna.

Bide batez, Andragoratik aurkezpen bat egitera joango dira Larraula datorren ekainaren 25ean. Herriko emakumeen behar eta nahiak jasoko dituzte bertan. Balio anitzeko gelan izango da hitzordua 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!