Kirol astea ari dira ospatzen Larraulen

Ataria 2024ko maiatzaren 28a

Besteak beste, ostiralera arte crossfit, pilota eta arku tiraketa saioak egingo dituzte.

Larraulen kirol astea egiten ari dira aste honetan, Osasuna, kirola eta ongizatea lelopean. Arraunaren inguruko ekimen bat egin zuten astelehenean, plazan, 16:30ean hasita. TAKeko kideak izan ziren bertan azalpenak ematen.

Ostiralera arte luzatuko dira ekimenak Kirol Astearen barruan:

  • Maiatzak 28, asteartea
    • 17:30. Plazan Mattin Gizarte Abentura eta Aritz Segurolaren eskutik crossfit saioa izango da herriko plazan.
  • Maiatzak 29, asteazkena
    • 18:30. Beotibar pilota elkarteko nesken eskutik, bereziki emakumeei zuzendutako pilota saioa izango da frontoian.
  • Maiatzak 31, ostirala
    • 18:00. Urmaelean arku tiraketa saioa antolatu du Tolosarkek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!