Larraul inguruko txokoak ezagutuz

Leyre Carrasco 2023ko azaroaren 26a

Kultur astearen barruan, parte hartzaileek bi ordu inguru iraungo duen mendi buelta zirkularra ari dira egiten Larraul inguruko mendietan zehar.

Egitasmoarekin bat egin duten herritarrek herriko plazatik irten dira 10:00ak aldera. Bi ordu inguru iraungo duen ibilbidea izango dute aurretik. Larraulgo txokoak ezagutzeaz gain, Lizartza eta Alkiza inguruan zehar ibiliko dira ere, larrauldarren artean ezagun den Kaskadara iritsi arte. Erraz egiteko ibilbidea dela esan du Koldo Jauregi antolatzaileak: «Kaskadan goran zelaia dago, harkaitzak ikusten dira eta oso polita da. Euri asko egiten duenean ura goialdetik erortzen da, gainera». 

Jauregik 28 urte daramatza mendi ibilbideak egiten, eta gaurko ibilbidea herritar talde batekin ostiralero egiten duela kontatu du. Hemendik aurrera, herritarrei berak egindako Ernio mailako mendi ibilbideak erakustea izango du asmoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!