Udazkenarekin batera kultur astea ospatuko dute Larraulen

Ataria 2023ko azaroaren 17a

Azaroaren 21etik 29ra egingo dira ekitaldiak kultur astearen barruan; besteak beste Pettiren kontzertu akustikoa izango dute azaroaren 24an.

Larraulen urtero bezala, udazkena gerturatzearekin batera kultur astea egingo dute. Azaroaren 21etik 29ra era guztietako ekitaldiak izango dira, adin guztietako herritarrei bideratuta.

Egitaraua

  • Azaroak 21, asteartea
    • 17:00. Ipuin kontaketa saioa Betzaidaren eskutik. Euskal Herrian sortu eta egindako ipuin berezi eta ederrak, kontzientzia sortzeko.
  • Azaroak 22, asteazkena
    • 19:00. Asisko Urmenetaren eskutik Euskal Herriko historia independentearen mintzaldi ilustratua izango da Antton Amonarriz kultur etxean.
  • Azaroak 23, osteguna
    • 17:00. Murgil frontoian Gure plaza txo! herri kirol ezberdinen ginkana egingo dute herriko gazteek.
  • Azaroak 24, ostirala
    • 20:00. Kontzertu akustikoa eskainiko du Pettik San Esteban elizan.
  • Azaroak 25, larunbata
    • 11:00. Ontzi tibetarren kontzertua. Eguraldi ona bada naturan Argibel gainean izabgo da kontzertua, bestela Antton Amonarriz kultur etxean.
    • 16:30. Gure plaza txo! ekimenaren barruan altxorraren bila jolas berezia egingo dute eta aurkitutako osagaiekin sukaldean aritu beharko dute gaztetxoek. 
    • 19:30. Kutsidazu bidea, Ixabel antzerki lana eskainiko du Txalo antzerki taldeak. Umorez betetako saioa izango da Antton Amonarriz kultur etxean.
  • Azaroak 26, igandea
    • 10:00. Mendi buelta zirkularra egingo dute herrian zehar bi ordu ingurukoa.
    • 18:00. Gaztaina eta talo jatea Katillutxulo elkartean. Sarrera hiru euro kobratuko da.
  • Azaroak 29, asteazkena
    • 18:00. Treba gurasoak hitzaldia Eider goibururen eskutik. Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? Izen emateak aurrez, 634 28 93 27 telefonoan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!