Larraulgo patata tortilla goxoena..., Jaione Ucin, Jakes Aranburu eta Aitana Aranbururena

Ataria 2023ko abuztuaren 5a

Larraulgo Jaietan patata tortilla lehiaketa egin dute gaur eguerdian. Bederatzi taldek hartu dute parte, eta hiru herritarrek osatutako epaimahaiak aukeratu du tortilla goxoena. Ondoren, bertan zeuden herritar guztiek lehiaketako patata tortillak dastatzeko aukera izan dute. Herritarren saria Unai Kortajarena, Xarai Kortajarena, Alex Garcia eta Leire Aranburuk jaso dute.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 17:00. Trial erakustaldia, Irene Caminos eta Javier Alonsoren eskutik.
  • 20:30. Herri afaria.
  • 22:30. Erromeria Laket taldearekin.
  • 01:30. Jotatxo DJa.
  • 03:00. Baratxuri zopa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!