Hasi dira San Esteban Jaiak Larraulen

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 3a

Gaur hasi eta igandean bukatuko dira San Esteban jaiak. Suziria jaurtitzearekin batera, Pello Joxepe elizatik behera jaitsiz abiatu dira Larraulgo festak.

Txupinazoa botaz eta Pello Joxepe elizatik behera jaitsiz abiatu dira Larraulgo festak. Aurten Maialen Esnal eta Beñat Eizagirre herritar eta pilotari gazteek bota dute jaien hasierako txupinazoa.

Suziria jaurti ostean, urteroko moduan, umeentzako goxokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik, eta herriko plazan bildu diren herritar guztiek izan dute goxokiren bat lortzeko aukera. Jarraian, Alurr dantza taldearen eskutik, Laia dantza ikuskizuna egin da.

Aurrerantzean ere ekintzaz beteko da Larraul. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!