Bertso udalekuak egingo dituzte Larraulen uztailaren 25etik 31ra

Ataria 2023ko uztailaren 6a

163 gaztetxok eman dute izena aurtengo edizioan; Larraulgo aterpetxean egonaldia 14 eta 15 urte arteko gazteek egingo dute.

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak antolatu ditu bertsozale gazteenentzat. Izen ematea zabalduta egun gutxitan bete ziren leku guztiak, eta guztira, 163 gaztetxok eta 31 hezitzailek hartuko dute parte. Adinka banatu dituzte txandak eta 14 eta 15 urte arteko gazteak, adibidez, Larraulgo aterpetxean elkartuko dira uztailaren 25etik 31ra.

Euskal Herriko herrialde guztietako eta Diasporako gaztetxoek hartuko dute parte Bertso Udalekuetan eta egonaldiak Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen egingo dituzte. Udalekuetako parte hartzaileen %80a bertso eskola bateko kideak dira, eta Bertsozale Elkartetik argitu dutenez, behin Zuhatzan Bertso Udalekuak lehen aldiz probatuta, %75ak errepikatzen du ondorengo txandetan.

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.

Honela banatu dituzte txandak aurten:

  • Uztailaren 8tik 17ra Amaiurren, 16-18 urte bitartekoak.
  • Uztailaren 18tik 24ra Irañetan, 12-13 urte bitartekoak.
  • Uztailaren 24tik 28ra Zuhatzan, 9-11 urte bitartekoak.
  • Uztailaren 25etik 31ra Larraulen, 14-15 urte bitartekoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!