Ayala Serrano Euskadiko txapeldun juniorretan

Ataria 2023ko maiatzaren 25a

ZU-k Limousin taldeko txirrindulari larrauldarrak esprintean irabazi du.

Igandean izan zen jokoan proba, eta bertan afizionatu eta junior mailakoek elkarrekin parte hartu zuten, eta Ayala Serrano izan zen denetan azkarrena. Euskadiko Txapelketa jokoan zegoenez, junior mailako txapela jantzi zuen larrauldarrak.

Lasterketa oro har lasaia izan zela azaldu zuen Serranok lasterketa amaitu eta gero. Oriako Txirrindulari Eskolako txirrindulariak zioenez, «dena azken bi igoeretan geratu den tropeltxoaren barruan erabaki da». Tropeltxo hori batera iritsi zen eta gutxigatik gailendu zen Serrano esprintean. «Nahiko sentsazio onarekin egin dut karrera, eta gustura geratu naiz», esan zuen larrauldarrak. Hemendik aurrera bere helburua junior mailako Espainiako Kopa irabaztea izango da. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!