Larraulek lehen aldiz parte hartuko du Herriarteko Txapelketan

Ataria 2023ko maiatzaren 12a

Azpeitiaren aurka jokatuko du, bihar larunbata, 18:00etatik aurrera, eskuzko modalitatean. Txapelketan parte hartuko duen herri txikiena da Larraul.

Kadete mailan Adur Otaegi eta Iraitz Irazu ariko dira, jubeniletan Ugaitz Belauntzaran eta Urko Otaegi, eta nagusietan Jon Urbieta eta Iñaki Esnal. Ordezkoak Andoni Urbieta eta Xuban Irazu dira, biak nagusi mailakoak. Botilero lanetan Ibai Urbieta ariko da.

Udaletik pilotariak animatzera joateko deia egin diete herritarrei. Txosna bat jarriko da, eta festa giroa izatea espero dute. Gainera, partidaren bukaeran Larraulgo pilota eskolan noizbait ibili izan diren ikasle guztiekin batera argazkia aterako dute. 15 ikasturtetan 45 ikasle aritu dira, eta ikasle izan direnei bertara azaltzeko deia egin diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!