Ayala Serranok Pontevedran irabazi du

Ataria 2023ko martxoaren 27a

Ayala Serrano, Pontevedra Hiriko Sari Nagusian. RFEC

ZU-K Limousin taldeko txirrindulari larrauldarrak Espainiako Kopako proba irabazi du eta lider jarraitzen du sailkapenean.

Galiziara junior mailako Espainiako Kopako lider joan zen Ayala Serrano, eta are sendoago atera da sailkapenean. Pontevedra Hiriko Saria Nagusia irabazi zuen Serranok atzo, 60 kilometroko proba eta Espainiako Kopako hirugarrena. Maria Filgueirasekin (XSM-Santome de Piñeiro) batera iritsi zen larrauldarra lasterketaren bukaerara, azken bihurgunean Filgueiras erori egin zen eta Serrano helmugara bakarrik iritsi zen. Arene Perez (Team Zatika Bike Women) izan zen hirugarrena.

Ayala Serrano, Pontevedra Hiriko Sari Nagusiaren helmuga zeharkatzen. RFEC

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!