Edukiontzi marroia jarriko dute bihar, Larraulen

Ataria 2022ko azaroaren 30a

Hondakin organikoa jasotzeko edukiontzi marroia jarriko dute bihar, osteguna, Larraulen, hondakinen birziklapen mailak handitzeko helburuarekin. Gainerako edukiontziak dauden lekuan, frontoiaren ondoan, kokatuko dute. 

Edukiontzi berriaren erabilera egokiari buruzko jarraibideak azaltzeko, herritarrei euskarazko eta gaztelaniazko azalpenak dituen liburuxka banatu die udalak. Gainera, pasa den astetik, ontzi eta poltsa konpostagarriak banatzen ari dira udaletxean, eta poltsen kasuan, argitu dute behar denean eskatu ahal izango direla udaletxean.

Maite Arana Larraulgo alkateak adierazi duenez, edukiontzi marroia jartzeko erabakia hartu dute bertako bizilagunek eskatuta. «Larraulen asko eta ondo birziklatzen da, baina, hobetzeko tartea badago», esan du. Hondakinen edukiontzi grisean, errefusaren edukiontzian, bildutako hondakinen azterketa egin ostean, jasotako hondakinen erdia materia organikoa dela ikusi dute, «beraz, hondakin zati hori birziklatu eta lurrari itzul daiteke konpost moduan». Aranak gogoratu du, orain arte bezala konposta egiten jarraitu daitekeela, eta baliabideak behar izanez gero, Tolosaldeko mankomunitatean eska daitezkeela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!