Larraulgo kultur asteko egitaraua aurkeztu dute

Ataria 2022ko azaroaren 15a

Aurtengo Larraulgo festetan gazteentzako egin zuten orientazio proba

Hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak eta bestelako ekitaldiak egingo dituzte. Azaroaren 26an, larunbatean, Gazte Eguna egingo dute Larraulen.

Larraulen kultur astea egingo dute azaroaren 22tik azaroaren 27ra.  Hau da prestatu duten egitaraua:

  • Azaroak 22, asteartea
    • 17:00. Ipuin kontaketa saioa liburutegian, Hazien istorioak.
    • 19:00. Basoak, biodibertsitatearen euskarri hitzaldia emango du Edu Zabalak kultur etxean.
  • Azaroak 23, asteazkena
    • 18:00. Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak nola kudeatu hitzaldia Rakel Gamitoren eskutik kultur etxean. Aurrez eman beharko da izena 634 28 93 27 telefonoan.
  • Azaroak 24, osteguna
    • 17:00. Lehen sorospenak haur eta nerabeentzat liburutegian.
    • 18:30. Kobazuloak eta zaborra. Lur azpian ezkutatu ezin daitekeen errealitatea ikus-entzunezkoaren emanaldia eta filmaketan parte hartu dutenekin solasaldia.
  • Azaroak 25, ostirala
    • 17:00. Gazteek antolatutako haur jolasak.
    • 19:30. 2023ko egutegirako argazkien aukeraketa liburutegian.
    • 20:00. Kantu afaria Herri Ostatuan (haurrak).
    • 20:30. Kantu afaria Herri Ostatuan (helduak). Txartelak ostatuan salgai azaroaren 23ra arte.
  • Azaroak 26, larunbata
    • 18:00. Frontenis txapelketa.
    • 20:30. Gazte afaria elkartean. Txartelak 5 euroan salgai liburutegian.
  • Azaroak 27, igandea
    • 18:00. Gaztaina eta talo jana elkartean. Sarrerak 3 euroko kostua izango du.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!