Xiberuaren Eguneko bazkarirako izen ematea zabalik

Ataria 2022ko irailaren 28a

Urriaren 7ra arte erreserbatu beharko dira bazkarirako txartelak.

Urriaren 12an Xiberoaren Eguna ospatuko dute Larraulen. Goizean hitzaldia eta kantu barrikadak egingo dituzte eta 14:00etan Katillu-Txulo elkartean bazkaria izango da goizeko animatzaileekin.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek, urriaren 7a baino lehen eman beharko dute izena, 634 28 93 27 telefonora whatsapp mezua bidalita edo kultura@larraul.eus helbidera idatzita. 15 euro kostako da bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!