Gorputzarekin erlazioa lantzeko erretiroa egingo dute iraileko azken asteburuan

Ataria 2022ko abuztuaren 10a

Maddi Etxeberria dietista-nutrizionistak antolatu duen "Konektatu zure gosearekin" izeneko erretiroa egingo dute irailaren 24 eta 25ean, Larraulgo aterpetxean.

Gorputzarekin erlazioa lantzeko helburu duen "Konektatu zure gosearekin" erretiroa antolatu du Maddi Etxeberria dietista-nutrizionistak. Bertan, elikadura nutritibo edo intuitiboa, yoga, lodifobiaren inguruko hausnarketak eta sukaldaritza tailerrak egingo dituzte, besteak beste. Iraileko azken asteburuan, irailaren 24 eta 25ean, egingo dute Larraulgo aterpetxean. Izan ere, iraila nahiko hilabete "nostalgikoa" dela azaldu du Etxeberriak: "Udarari azken brotsea emateko eta eguraldi ona aprobetxatzeko data ona izan daiteke, nahiz eta seguru jendeak oraindik planak izan".

Gaur izango da 150 euroko prezioa ordaindu beharko den azken eguna. Erreserba bihartik aurrera egin ahal izateko 185 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko eta informazio gehiago nahi duenak maddietxeberrianutrizioa@gmail.com helbide elektronikora edo @begaonegin Instagram kontura idatzi dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!