Larraulgo jaiak 2022

Magia, kantua eta jokoa izan dira protagonista arratsaldean

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 6a

Larraulgo jaien barruan, gaur haurrek bazkaria izan dute. Arratsaldean Txan Magoa eta Usarrabi kantu taldekoak aritu dira.

Larraulgo San Esteban jaien laugarren eguna dute gaur. Haurrentzako ekimenak egon dira egun osoan zehar. Ur jolasak eguerdian, eta puzgarriak bazkalostean. 80 ume inguru bildu dira, gainera, eguerdian egin duten umeen bazkarian.

Arratsaldean jai giroa nagusitu da plaza inguruan. 17:00etatik aurrera, Pedram Yazdani argazkilariak erretratuak atera dizkie larrauldarrei, txuri-beltzean. Horrekin batera, Txan Magoak emanaldia eskaini du eta Usarrabi kantu taldekoak plazan izan dira hainbat abesti kantatzen. Bien bitartean, mus txapelketa egin dute elkarte atarian.

Iluntzean herri afarian 70 lagun baino gehiago bilduko dira eta ondoren Puro Rejalo taldearen emanaldia izango da. Nafarrek euren saioa amaitzen dutenean DJ Zuga tolosarra arituko da musika jartzen.

Bihar amaituko dira sanestebanak Larraulen eta egitarau luzea prestatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!